ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ELATZETAN

 

HEMEN klikatu eta Elatzetan eskaintzen dugun eskolaz kanpoko jardueren zerrenda ikusiko duzu. Hor agertzen diren jardueretaz aparte jolas eta eskulanen tailerrak antolatzen ditugu asteazken arratsaldeetan 14:30etatik 16:00etara.

 



ESKOLA KIROLA

 

Gipuzkoako Aldundiak eta Irungo Udalak eskolekin batera Eskola Kirola jarduera antolatzen dute 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat. 2018-19an Elatzetan KIROL HASTAPENA, kirol desberdinetan aritzeko jarduera, eskainiko da 1go eta 2. mailako ikasleentzat.

- 1go eta 2. mailetako ikasleak: astelehenetan 16:00etatik 17:00etara.

- 3. eta 4. mailetako ikasleak: astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:00etara.

- 5. eta 6. mailetako ikasleak: asteazkenetan 14:30etatik 15:30etara eta ostiraletan 16:00etatik 17:00etara.

Prezioa:

1 eta 2 mailak: 40€ kuota orokorra, 10€ Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat.

3, 4, 5 eta 6 mailak: 125,95€ kuota orokorra, 31,25€ Diru Sarerrak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat.

 


EUSKARA KLASEAK GURASOENTZAT

 

2018-19 ikasturtean bi talde osatu dira, zorionak, gero eta guraso gehiagok izena ematen dute euskarazko klaseetan.

Astearte eta ostegunetan 14:30etatik 16:00etara hasierako mailako gurasoentzat.

Astearteetan 14:00etatik 16:00etara maila ertaineko gurasoentzat