ONGI ETORRI 2022-2023 IKASTURTERA!

 

Dagoeneko hasi dugu 2022-2023 ikasturtea eta martxan daude garraio, jangela eta haurtzaindegi zerbitzuak. Aste honetan zehar tutoreekin guraso bilerak egiten ari gara eta eskolako gida ere helaraziko zaizue. 

 

Ikasturte on guziei ! 

 

Aurten ere Elatzetakoak Korrikan eskolako kilometroan lekukoa eramaten

 

 

SARE-ON ZIBERJAZARPENARI BURUZKO FORMAKUNTZA

 

Mundu gero eta digitalizatuago batean bizi garenez, bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleek ziberjazarpenari buruzko formakuntza bat jaso dute.

 

                                                             

INAUTERIAK 2021

 

Nahiz eta gizartean egoera zailak bizi Elatzetan Inauteriak ospatu ditugu. Eskolako Blog Orokorrean bideoak ikusiko dituzue.

AURREMATRIKULA 2021-22

EGUBERRI ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU 

 

Eguberri On eta 2021 urte itxaropentsu bat izan dezagula

 

Ahobizi edo Belarriprest eman izena www.euskaraldia.eus atarian. 15 egun euskaraz

_________________________________________________________________________

Mila esker guztioi bihotzez

egindako lanagatik

ikasturte hau ez dugu ahaztuko

ez zaigu joango burutik

txalo handi bat Elatzetako

familia-irakasleei

esfortzu itzela egin duzue

hori ez dago ukatzerik 

irailean itzuliko gara

indar berria harturik

 

Ikasturte bukaerako bideoak Eskolako Blog Orokorrean aurkituko dituzue

ETXE GIROAN ERE EUSKARA ERABILTZEKO GOMENDIOAK, AUKERAK ETA BALIABIDEAK

 

HEMEN klikatuz etxean euskara erabiltzeko eta gozatzeko baliabide askotarako sarbideak aurkituko dituzue (gomendioak, ekimenak, filmak, telesailak).

 

KATEAKO JAIAK 2020

KATEAKO JAIAK, IRITSI DIRA. MARRAZKIAN KLIKATU ETA EGITARAUA IKUSIKO DUZUE

MAIATZAK 17, BIRZIKLAPENAREN MUNDU EGUNA

 

EGOERA BEREZI HONETAN ERE BIRZIKLATZEN JARRAITZEN DUGU

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2020

 

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna da. Auzo Elkarteak bultzaturik Katea auzoko hainbat lagunek bideo bat prestatu dute. Ipuin baten irakurketa partekatua egiten dute hainbat hizkuntzatan. Super polita da. Azpiko irudian klikatu eta goza ezazue.

 

ETXEAN GERATZEN GARA-ETXETIK URDIN MUNDURA

 

Elatzetako Blog Orokorrean bideo eder-eder pare bat aurkituko duzue. Lehenengoa "Etxean geratzen gara" da eta 1go zikloko ikasleek egin dute. Bigarrena "Etxetik Urdin Mundura" Autismoaren Egunaren inguruan egin da (apirilaren 2a) eta Elatzetako hainbat ikasle eta irakaslek parte hartzen dute.

 

GOGORATU APIRILAREN 11RA ARTE IKASTETXE GUZTIAK ITXITA EGONGO DIRELA

 

      

INAUTERIAK 2020

Otsailaren 21ean, ostirala, Inauteriak ospatuko ditugu Elatzetan. Hemen azpian duzue egitaraua. 

 

ORDUA

TALDEAK

GAIA

TOKIA

12:00

2 URTE

ELUR PANPINAK

Gelan (ez da gurasoentzako emanaldia)/En clase (no se hace función para las familias)

14:40

1-2 mailak

TROGLODITAK

LHko patioa

3-4 mailak

ERROMATARRAK ETA BASKOIAK

5-6 mailak

ROCKEROAK

15:20

3, 4 eta 5 urte

MUNDUKO HERRIAK: INDIOAK

HHko patioa

 

 

ZISARE KONPOSTAJE PROIEKTUA

Zisare, ikastetxeetan konpost egiteko egitasmoan parte hartzen dugu. Web helbide honetan egiten dugun lanari buruzko informazioa aurkituko duzue

www.zisaretxingudi.org

2020-21 AURREMATRIKULA

2020-21 ikasturterako aurrematrikula epea urtarrilaren 27a otsailaren 7a bitartean izango da. Honako dokumentazioa ekarri behar da: gurasoen NAN, familia liburua, bizikidetza errolda agiria.

 

 

 

BISITA EGUNA: URTARRILAREN 28an 16:15etan

 

LAN POLTSA

Elatzeta Ikastetxean monitore bezala lan egin nahi baduzu bidal ezazu zure curriculum-a honako helbidera idazkaria@elatzeta.net

GABONAK 2019

Gaur, abenduak 20, Gabonak eta San Tomas ospatu ditugu. Argazki eta bideoak Eskolako Blog Orokorrean aurkituko dituzue.

 

ARTE ERAKUSKETA 2019 AZAROA

Lehen Hezkuntzan guk egindako artelanen erakusketa bat prestatu dugu. Jaume Plensa eskulturgilearen lanetan oinarritu gara.

Lehenengo eta bigarren mailakoek letrekin oinarritutako lanak bat prestatu ditugu.

Hirugarren mailakoek itzal-antzerki batzuk egin ditugu.

Laugarren mailakoek beraien siluetekin jolastu gara.

Bost eta seigarren mailakoek alanbreekin burutu ditugu gure lanak.

HEMEN klikatuz lan hauek ikusiko dituzue.

 

 

BEKAK 2019-20

2019-20 ikasturterako beka deialdia atera da eta urriaren 29an bukatuko da. Beka derrigorrez online eskatu behar da honako web helbidean

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Iaz beka eskaera aurkeztu bazenutenzuen haurrak etxera eraman du inprimaki orri bat, atzeko aldean web helbide bat eta egiaztatze kode bat aurkituko duzue. Kode horrekin zuen beka eskaeran sar zaitezkete, aldaketak egin eta eskaera bukatu. Jangelako erabiltzaileei automatikoki eskatuko zaie beka. 2 urteko ikasleen kasuan ez dago material bekarik. Zalantzak izanez gero jar zaitezte harremanetan ikastetxearekin. HEMEN klikatuz bekei buruzko informazio orria aurkituko duzue.
 
                                                                                                         

ONGI ETORRI ELATZETARA

 

Heldu den irailaren 9an klaseak hasiko dira. Lehen astean, irailaren 9tik 13ra goizez bakarrik arituko gara 08:45etatik 12:45etara. Garraio eta jangela zerbitzua egongo dira beti bezala 2 eta 3 urteko ikasleentzat ezik, egokitzapen aldian egongo baitira. 

Irailaren 16tik aurrera goiz ta arratsaldez izango ditugu klaseak. 

Astelehenean ez da haurtzaindegi zerbitzurik izango. Irailaren 10ean, asteartea, hasiko da.

 

ELATZETA EGUNA 2019

Emanaldiak eta Elatzeta Eguna 2019

Gogoratzen dizuegu, urtero bezala, hurrengo astean, ziklo bukaerako emanaldiak ospatuko ditugula.

 

Nork

 

Noiz

Ordua

Non

HH 5 urteko ikasleak

Ekainak 12, asteazkena

15:00

Areto Nagusian

 

LH 2.mailako ikasleak

Ekainak 13, osteguna

15:00

Areto Nagusian

 

LH 4.mailako ikasleak

Ekainak 14, ostirala

15:00

Areto Nagusian

 

LH 6.mailako ikasleak

Ekainak 15, larunbata, Elatzeta Eguna

12:00

Areto Nagusian

 

 

Ekainaren 10etik 15era, Elatzeta astearen barruan, emanaldietan parte hartuko ez duten ikasleen eskulanen, lanen… erakusketa egingo da.

Ekainaren 15ean, larunbata, ikasturte amaierako JAIA ospatuko dugu. Ohi bezala, 10:00etatik aurrera, Lehen Hezkuntzako patioan tailerrak, jolasak, kirolak, dantza emanaldiak… izango ditugu.

Ekitaldietan disfrutatuko duzuelakoan gaude. Mila esker.

AUTISMOAREN NAZIOARTEKO EGUNA-URDINDU BAILARA

 

Apirilaren 3an Autismoaren Nazioarteko Egunaren harian Elatzeta urdindu dugu "Urdindu Bailara" ekimenarekin bat eginez. Autismoaren gaiarekin kontzientzia hartzeko ekimena izan da.

 

MARTXOAREN 8ko ARGAZKIAK ETA BIDEOA

 

Aste honetan zehar emakume eta gizonen arteko berdintasunaren gaia landu dugu. Apirilaren 7an arratsaldean, Emakume Langilearen Eguna dela ta ospakizun xume bat egin genuen eta "Nire gorputza da" abestia dantzatu genuen Lehen Hezkuntzako jolastokian. Elatzetako Blog Orokorrean ospakizun honen bideo bat eta argazki batzuk ikus ditzakezue.

 

 

INAUTERIETAKO BIDEOAK

 

Inauterietako bideoak Elatzetako Blog Orokorrean ikusgai dituzue.

INAUTERIAK 2019

                                                                                              

 

 

Inauteriak badatoz, eta ohi bezala eskola iitxuraldatuko dugu. Datorren ostiralean, martxoaren 1ean, Inauterietako emanaldiak eskainiko ditugu. Azpian duzue ordutegia. 

Azkenik ez ahaztu martxoaren 4ean IKASTETXEA ITXITA EGONGO DELA.

 

ORDUA

TALDEAK

GAIA

TOKIA

12:00

2 URTE

PAILAZOAK

Gelan (ez da gurasoentzako emanaldia)/En clase (no se hace función para las familias)

14:45

1-2 mailak

ARRANTZALEAK

LHko patioa

3-4 mailak

HONDARTZA EGUNA

5-6 mailak

MARMOKAK

15:20

3, 4 eta 5 urte

EUSKAL INAUTERIAK

HHko patioa

AURREMATRIKULA 2019-20

BEHIN  BEHINEKO ZERRENDAK MARTXOAREN 21ean

 

Aurrematrikula epea bukatu da. Onartutakoen behin behineko zerrendak martxoaren 21ean izango ditugu eta behin betiko zerrendak apirilaren 4ean.

 

 

  OLENTZEROK GABON ONAK OPA DIZKIGU

Kaixo familiak, abenduaren 21ean San Tomas ospatuko dugu eta Olentzero eta Gabonei ongi etorria emango diegu. Hauxe da plana:

TXISTORRA ETA SAN TOMAS AZOKA

Goizean zehar ikasleei mailaka TXISTORRA ogitarteko bana emango zaie. Auntxa taldeko TRIKITILARIEK eskola girotuko dute. Barazki eta animalien AZOKA ikusteko aukera izango dute (ikasle bakoitzak azokarako barazki batzuk ekar ditzake: azenarioak, tipulinak, intxaurrak...). Bukatzean Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango dizkiogu.

OLENTZERO ELATZETAN

09:30etan: 3-4-5 urteko geletara.

10:15etan: 2 urteko geletara.

10:30etan: 1-2 mailetara.

KANTA KANTARI

08:50etan: Lehen Hezkuntzako GABON KANTALDIA areto nagusian.

09:15etan: 3-4-5 urtekoei abestera joango gara.

10:00etan: 1-2 mailetakoak 2 urtekoei abestera joango dira.

12:15etan: 3-4-5 urtekoek GURASOEI abestuko diete Haur Hezkuntzako jolastokian.

GURASOENTZAT ERE

12:00etan eskolako sarrera nagusian 6. mailakoek TXISTORRA pintxoak prestatuko dituzte saltzeko (ikasketa bidairako).

BASERRITARREZ JANTZITA ETORRI ETA ONDO PASA GABONAK

GOGORATU JANGELARIK EZ DELA IZANGO

(GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO BAZKARIA BADAGO, AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA)

Egunean zehar galdutako ARROPA bistan jarriko dugu, gero GKE bati emango diogulako.

ELATZETA EUSKARALDIAREKIN BAT

 

 

Euskararen Egunean euskal jantzi eta musika tresna tradizionalen erakusketa. Mila esker Eraiki dantza taldeko lagunei.

EUSKARALDIA

 

Kaixo familiak:

Azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean EUSKARALDIA gauzatuko da Euskal Herriko herri ia guztietan.

Zer da Euskaraldia?

Mugimendu sozial zabal bat izango da eta parte hartzaileok 11 egunez euskaraz aritzeko konpromezua hartuko dugu. Bi rol hartu dezakegu:

AHOBIZI euskaraz hitz egiteko erraztasuna dugunok euskaraz arituko gara ahal dugu guztiekin.

BELARRIPREST: euskaraz hitz egiteko erraztasunik ez dugu baina ulertzen dugu eta ongi iruditzen zaigu guri euskaraz hitz egiten badigute.

Mugimendu sozial handia izango da eta Elatzetan ere parte hartze handia lortu nahi genuke.

Azpian duzuen estekan klikatu eta izena eman dezakezue EUSKARALDIAn. Izena emanez gero, AHOBIZI edo BELARRIPREST txapak jasoko dituzue gero azarotik aurrerako kanpainan jantzita eramateko.

 

 http://izenematea.euskaraldia.eus/

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2018-19 BEKA DEIALDIA

2018-19 ikasturteko bekak eskatzeko epea iraialren 17tik urriaren 19ra bitartean irekita egongo da. Azpian duzue Eusko Jaurlaritzaren web orrirako esteka eta beherago informazio nagusien laburpen orri bat.

http://www.euskadi.eus/unibertsitate-aurreko-bekak-diru-laguntzak/web01-a2hikasl/eu/escolarizacion_e.html

 

Euskal Eskola Publikoaren jaia


Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dugu Lekeition. Etor zaitezte gozatzera  denona eta denontzako den gure eskolaren jaira! Sakatu hemen informazio gehiago eskuratzeko.

 

EuskalEskolaPublikoa_2018

 


ILP ESKOLA INKLUSIBOA


Segregazioa, ghettoak eta kuota ilegalekin bukatu eta Hezkuntza Sisteman kohesioa eta eta berdintasuna hobetzeko, Parlamentura Legegintzako Herri Ekimen bat eramateko kanpaina bat abian da. LHEri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen. LHEa sinatzeko, egin klik hemen edo beheko irudian.

ILP_Eus

 

 

                                                                                                  

      MENUETARAKO SARBIDEA

ESKOLA BIDEA

 

BIZIKASI EKIMENA

    ESKOLA JAZARPENAREN  AURKAKO  ETA  ELKARBIZITZA  POSITIBORAKO

EKIMENA EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAN

https://bizikasi.euskadi.eus/eu/

ZIBER-JAZARPENA ORIENTABIDEAK

https://elatzeta.hezkuntza.net/documents/5749479/5750424/Ziberjazarpena-euskara/6f6fb1b9-33e9-7cd8-4d4f-efe1d9480813