HISTORIA PIXKA BAT
1881-Dokumentatuta dagoen lehen eskola publikoa irekitzen da Katean. Egoitza desberdinak erabili ziren hainbat urtetan.
1929-“Errepublika” izeneko eraikina altxatzen da auzoko eskola kokatzeko. Gaur egun oraindik Gipuzkoan dagoen eskola publikoaren eraikin zaharrena da.
1959-Eskola berria eraikitzen dute.
1992-Borroka luze baten ondoren eskola berria eraiki zuten, gaur egungo Lehen Hezkuntzako eraikina barne.
2014-Haur Hezkuntzako eraikin berria ireki zen.
1929 Kateako eskolaren lehen harria | 1962-63 |
ESKOLA EUSKALDUNA
Irungo eskola publikoen artean Elatzeta izan zen B eredua lehenik eta D ondoren ezarri zuen aintzindarietako bat. Honek erakusten du gure ikastetxean euskarari ematen diogun garrantzia. Gure helburu nagusietako da gure ikasleak euskaraz jariotasunez eta pozez aritzea. Ahalegin handiak egiten ditugu euskara izan dadin gure arteko komunikazio hizkuntza. Gurasoei ere eskatzen diegu etxeko eta seme-alabekiko harremanetan euskaraen aldeko hautua egin dezaten.
Elatzeta Irunen eta Euskal Herrian txertatuta dago eta hemengo kultura, geografía, ohiturak gure kurrikulumaren zati garrantzitsua dira.
KATEA-LANDETXAN ETA IRUNEN TXERTATUTAKO ESKOLA
Elatzetak Katea-Landetxako eta Irungo jarduera desberdinetan parte hartzaile aktiboa izateko bokazioa du. Katea-Landetxan kokatuta gaude eta auzoko ekimenetan parte hartzen dugu. Hala ere azken urteetan Irungo ikasle asko jasotzen dugu, gure ikasleen herena bataz beste eta Irungo bizitza kultural eta sozialean ere eragile aktiboak izan nahi dugu.
1967 | 2015 Elatzeta kross-a |
NATURA, MENDIA, BIZIMODU JASANGARRIA
Naturarekin harreman orekatu bat izan behar dugula sinisten dugu. Ingurumena zaindu beharrari buruzko konzientzia lantzen dugu. Mendi irteerak gure nortasunaren ezaugarri dira, gure geografia eta ingurumena ezagutzen laguntzen digute, natura baloratzen ikasten dugu eta gure arteko harremanak lantzen ditugu.
XXI MENDEKO ESKOLA
Teknologia berriak modu naturalean txertatu ditugu eskolako bizitzan. Etorkizuna bide honetatik heldu da eta indar handia egiten dugu eskola hornitzeko beharrezko materialekin: ordenagailuak, minieramangarriak, harbel digitalak…
ELKARREKIN ARITUZ IKASTEN DUGU
Elkarrekin lan eginez, elkarri lagunduz eta elkarregandik ikasiz azkarrago aurreratzen dugula sinisten dugu. Ikasketa kooperatiboak leku berezia dauka Elatzetan
ANIZTASUNA
Anitzak gara eta honek munduaren ikuspegi aberatsagoa osatzen laguntzen digu. Elatzetan elkartzen gara Katea-Landetxako ikasleak eta Irungo beste auzoetatik etorritakoak, Euskal Herrian eta kanpoan jaiotakoak, mutilak eta neskak, familia eredu desberdinetan bizi garenak, gaitasun desberdinak ditugunak…… Denok dugu zerbait eskaintzeko eta zerbait ikasteko. Elkarrekiko errespetua oinarri izanik munduan bizitzeko ikuspegi osoagoa garatzen dugu eta gure kolektibitatearen partaide baliagarriak izaten ikasten dugu.